Antonio Elosegi Lizargarate
Antonio Elosegi Lizargarate | |||
---|---|---|---|
1867 - 1867 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tolosa, 1834 | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Tolosa, 1905 (70/71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta industrialaria |
Antonio Elosegi Lizargarate (Tolosa, 1834 - ib., 1905) Gipuzkoako industria-gizona izan zen. 1859. urtean, La Casualidad txapel-lantegia (egun Boinas Elosegui) sortu zuen bere sorterrian. Tolosako alkate izendatu zuten 1867. urtean, eta Foru Aldundiko diputatu urte berean. Tolosa inguruan Euskal Herriko sagastirik handiena landatu zuen, Normandiatik 5.000 zuhaitz ekarrita.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q12253652