Antigono II.a Gonatas

Antigono II.a Gonatas

Irudi gehiago
strategos

Bizitza
JaiotzaGonni Municipal Unit (en) Itzuli, K.a. 319
HerrialdeaMazedoniako Erresuma
HeriotzaPella, K.a. III. mendea ( urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaDemetrio I.a Mazedoniakoa
AmaPhila
Ezkontidea(k)Phila (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Demo (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Demetrius II Aetolicus (en) Itzuli
    Halcyoneus (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Estratonize
    Phila (en) Itzuli
    Craterus (en) Itzuli
    Demetrius (en) Itzuli
    Corragus (en) Itzuli
    Alexander (en) Itzuli
    Demetrius the Fair (en) Itzuli
LeinuaAntigonid dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Euphantus (en) Itzuli
Zenon Zitiokoa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
MugimenduaEstoizismoa

Antigono II.a Gonatas (antzinako grezieraz: Αντίγονος B΄ Γονατάς, Antigono Hankaokerra; K.a. 319-K.a. 239), Mazedoniako errege izan zen bi alditan K.a. 277tik K.a. 239 arteko tartean.

Bere aita, Demetrio I.a Mazedoniakoa, Antigono Monoftalmosen semea zen, Alexandro Handiaren zerbitzuan borrokatu zuena, eta, bere ama, Antipatro izeneko beste jeneral baten alaba zen, eta, beraz, aitona bezala, Alexandro Handiaren bi jeneralik garrantzitsuenak izan zituen.

Estoizismo praktikantea, Zenon Zitiokoaren ikaslea izan zen.

K.a. 288an, bere aitagandik erabateko boterea jaso zuen, nork Mazedonia utzi zuen Asia Txikia konkistatzen saiatzeko. Tronura iritsi zen arte, Antigono, heleniar munduko beste erregeekin gerran aritu zen (beste epigonoak), bereziki Lisimako Traziakoarekin Tesalian eta Atenasen eta Ptolomeo Zeraunorekin Mazedonia eta Peloponeson.

K.a. 279an, Filarekin ezkondu zen, Antioko I.a Soter seleuzidar erregearen arreba, errege honekin, bakoitzaren eraginguneak zehazten zituen hitzarmen bat sinatu zuelarik. Galiarrak, galaziar deituak, K.a. 277an garaitu ondoren, bere ospea, ezkutaezina bihurtu zen, eta armadak errege izendatu zuen.

  • Bigarren erregealdia (K.a. 272-K.a. 239): tronua berreskuratu zuen Pirro Argosen garaitu ondoren. Grezia domeinatzen zuen, baina Atenas, Esparta, Akaiar Liga eta Etoliar Ligaren autonomia onartu behar izan zuen, bakoitza bere politika propioarekin. Bere itsas boterea areagotu zuen Ptolomeo II.a Filadelfoa egiptoko erregea geldiarazteko, nork greziar hiriekin konspiratu zuen, matxinatzeko prest zeudenak. Kremonidesen Gerran garaitu zuen (K.a. 266-K.a. 261), Atenas, Esparta eta Egiptoren aurka, Kos uhartean Egiptoko flotaren aurka garaipen handi bat lortu ondoren. K.a. 245ean, Androsen itsas garaipen erabakigarri bat lortu zuen Ptolomeo III.a faraoiaren aurka, Ziklada uharteetatik kanporatuz, Grezian lagidarren eraginaren amaiera izan zena.

Errege hau, ikaskuntza eta arteen bultzatzaile handi bat izan zen. Bere erregealdian, kulturaren garapena areagotu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antigono II.a Gonatas Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q241386
  • Commonscat Multimedia: Antigonus II Gonatas / Q241386

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 70653685
  • ISNI: 000000039928173X
  • BNE: XX1450025
  • BNF: 12457086d (data)
  • GND: 118503367
  • LCCN: n96024484
  • SUDOC: 076101894
  • UB: a1190487
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00355/eu_a_3559/a3559
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q241386
  • Commonscat Multimedia: Antigonus II Gonatas / Q241386