Amalaka

Amala bikoitza Khajurahoko Devi Jagadambi tenpluaren gainean
Amalaka Lingaraja tenpluan, Bhubaneswaren
Puri-n, Jagannath tenpluko amalaka gainean, banderak.
Siddheshwar Mukteshwar eraikinen gainean, amalakak Bhubaneswarren

Amalaka segmentutan banatutako edo koskadun harri bat da, orokorrean ertzak ditu eta shikhara edo indiar tenplu baten gainean kokatzen da. Interpretazio batzuen arabera, amalakak lotoaren adierazpenak dira, hortaz, jainkoaren eserleku sinbolikoa izango litzateke. Beste interpretazio baten arabera, eguzkia sinbolizatzen du, beraz, zeruko munduan sartzeko atea izango litzateke. [1]

Amalaka bera, Kalasha (erraboildun itxurako baso bat) [2] du goiko aldean eta askotan tenpluaren estandartea zintzilik du.

Sinbolismoa

Tenplu hinduen arkitekturaren beste alderdi batzuekin gertatzen den bezala, interpretazio sinboliko eta mistikoa dago amalankaren inguruan. Santutegiaren barruan dagoen jainkoaren irudiaren eraztun gisa ikusten da, eta tenpluaren goiko aldetik zerura heltzen da. [3]

  • Amalaka harria Durga tenpluan
    Amalaka harria Durga tenpluan
  • Amalaka biribila eta amalaka karratua beheko ertzetan, VIII. mendean. Galaganatha, Pattadakal, Karnataka tenplua
    Amalaka biribila eta amalaka karratua beheko ertzetan, VIII. mendean. Galaganatha, Pattadakal, Karnataka tenplua

Erreferentziak

  1. .; Kramrisch, 348-356
  2. Kramrisch, 350, 355
  3. Kramrisch, 348-356. Horren zati txiki bat besterik ez da hemen laburbiltzen.

Kanpo estekak

  • Khajuraho Arkitektura
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2840939
  • Commonscat Multimedia: Amalaka / Q2840939

  • Wd Datuak: Q2840939
  • Commonscat Multimedia: Amalaka / Q2840939