Alfred Manessier

Alfred Manessier

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSaint-Ouen, 1911ko abenduaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOrléans, 1993ko abuztuaren 1a (81 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Amiens Higher School of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, litografoa, marrazkilaria, artista grafikoa eta glass artist (en) Itzuli
Parte-hartzailea
  • documenta (en) Itzuli
    Documenta II (en) Itzuli
    Documenta III (en) Itzuli
Lantokia(k)Herbehereak
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (1981eko urtarrilaren 7a)
    Carnegie Prize  (1955)

alfredmanessier.free.fr…
Discogs: 2396075 Edit the value on Wikidata

Alfred Manessier (Saint-Ouen, Somme, 1911ko abenduaren 5a - Orléans, 1993ko abuztuaren 1a) frantses margolaria izan zen.

Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1938an, hegoaldeko argia ezagutu zuen eta bere margolaritzak aldaketa izugarria izan zuen, arrasto bizkorrago eta kolore sutsuagoekin. 1941ean, Manessierrek, beste hogei margolarirekin batera, frantses tradizioko margolarien erakusketan parte hartu zuen. 1944. urtetik aurrera, haren pintura geometrikoagoa egin zen. Erlijiosoa zen oso (katolizismora egin zuen, 1943an, Trappe abadian egon ondoren), eta gerra ondoko arte sakratuaren ordezkari nagusitzat hartzen da. Haren lanak gogoeta erlijiosoen itzulpen dira: La Couronne d'épines (1950). Margolaritzan egin zituen ikerketez gainera, Manessierrek tapizak (Cantiques spirituels de saint Jean de la Croix, 1969-1971) eta beirategiak (Friburgoko San Nikolas katedrala, Suitza, 1980-1981) egin zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Manessier Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q664268
  • Commonscat Multimedia: Alfred Manessier / Q664268

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 59086111
  • ISNI: 0000000066289995
  • BNF: 11914237x (data)
  • GND: 118730614
  • LCCN: n84066931
  • SNAC: w66d6qcq
  • SUDOC: 027005682
  • ULAN: 500010362
  • UB: a1032299
  • Open Library: OL349909A
  • SIKART: 9643772
  • KulturNav: id
  • RKD: 52302
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04029/eu_m_0741/m0741
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/63700
  • Wd Datuak: Q664268
  • Commonscat Multimedia: Alfred Manessier / Q664268