Aiuria

Aiuria
auzoa
Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
INEk ezarritako kodea48067000201
Geografia
Koordenatuak43°15′07″N 2°39′31″W / 43.25181802°N 2.6586435°W / 43.25181802; -2.6586435
Map
Demografia
Biztanleria46 (2022)

Aiuria (Euskaltzaindiak araututako forma) edo Ajuria (forma ohikoa hainbat mapatan) Muxikako auzo bat da, Muxikako hiru elizateek 1966an bat egin aurretik Ibarruriko parte zena. Bertakoen ahoskeran, Ajjujje edo Auijje eran entzun daiteke izena, JJ hori litzatekeelarik eskualde honetako J/DX/ZH ahoskera[1][2]. Herriko azulejuzko seonaleak Ajurias forma dakar.

Deskribapena

Inguru aldapatsu batean dagoen muino lau batean kokatzen da baserri multzoa, San Joan Bataiatzailearen elizaren inguruan taldekatua (eliza ondare babestu gisa sailkatua dago). Otxategi-Goikoa eta Otxategi-Behekoa baserriak, handi eta ederrak. Pilotalekua ere bada, eta txoko bihurtuta, aspaldiko auzo-ikastola.

Sanjoanak dira auzoko jaiak.

Iruditegia

  • Aiuriako baserri batean, Gernikako piperrak atarian.
    Aiuriako baserri batean, Gernikako piperrak atarian.
  • Auzoko eskola izandakoa.
    Auzoko eskola izandakoa.
  • Abadetxea eta San Joan Bataitzailearen eliza.
    Abadetxea eta San Joan Bataitzailearen eliza.
  • Aiuriako eliza eta biztanleak, 20. mendearen hasieran.
    Aiuriako eliza eta biztanleak, 20. mendearen hasieran.

Erreferentziak

  1. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. «Aiuria - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q48750968
  • Commonscat Multimedia: Aiuria / Q48750968

  • Lekuak
  • INE: 48067000201
  • Wd Datuak: Q48750968
  • Commonscat Multimedia: Aiuria / Q48750968