Aitona-amonak

Amama hitzak artikulu honetara dakar. Beste esanahietarako, ikus Amama (argipena).

Aitona-amonak edo aitaita-amamak norbaiten gurasoen gurasoak dira. Aitona-amonek familia zabala osatzen dute euren seme-alaba eta bilobekin batera.

Kultura tradizionaletan, aitona-amonek eginkizun argia izan dute euren biloben zaintzan eta hezkuntzan. Hori, pixkanaka, familia nuklearra garatzen joan den heinean, galduz joan da.

Gurasoek euren seme alabak behar den bezala zaindu ezin dituztenean, aiton-amonek, tutore edo mantentzailearen papera izan dezakete.

Antzina, Euskal Herrian ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren garaian, aitona-amonak oso errespetatuak izaten ziren. Eta oso jakintsutzat jotzen ziren. Izan ere, XX. mendearen hasiera arte, euskal herritarren bizi itxaropena ez zen izaten 40 urte baino gehiagokoa, eta, beraz, ez zen jende asko zahartzarora heltzen. Horregatik, zaharren aholkuak arreta handiz entzuten ziren, bai eta gehienetan gauzatu ere. Zaharrekiko errespetuaren galera hori orokorra izan da industria zibilizazioa nagusitu den munduko tokietan. Hala ere, bizirik iraun du munduko herri indigenen artean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q167918
  • Commonscat Multimedia: Grandparents / Q167918

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX535467
  • BNC: 000000039
  • GND: 4022169-6
  • LCCN: sh85056410
  • NDL: 01112876
  • NKC: ph124687
  • AAT: 300386751
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 169
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000066502
  • Wd Datuak: Q167918
  • Commonscat Multimedia: Grandparents / Q167918
  • i
  • e
  • a
Familia
Familia nuklearra
Familia zabala
Aitona  • Amona  • Izeba  • Osaba  • Lehengusua/Lehengusina  • Iloba  • Biloba
Ezkonsenideak
Aitaginarreba  • Amaginarreba  • Koinatua  • Koinata  • Suhia  • Erraina
Ahaidetasuna
Adopzioa  • Ezkontza-ahaidetasuna  • Odolkidetasuna  • Ezkontza  • Dibortzioa  • Itxurazko ahaidetasuna  • Emantzipazioa
Leinua


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.