Agustín Arenas

Agustín Arenas
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Agustín Arenas Eizagirre (Azpeitia, 1958) euskal herritar zinema zuzendaria da.[1]

Argazkilaritzak eta zinemarekiko zaletasunak Azpeitiko zineklubaren taldekide izatera eraman zuten. Bertan, proiektu zinematografiko ugari gauzatzen ziren eta Agustinek gehienetan hartzen zuen parte, bai zuzendari gisa bai gidoilari edo muntatzaile bezala. Film laburrak euskaraz eta formatu txikian (S-8mm) egiten ziren. 1987an, Zinekluban 16mm-tan egindako lehen film laburra zuzendu zuen, Mateo txistu, alegia, sari ugari lorturik. Gaur egun, argazkilaritzan dihardu.[2]

Filmografia hautatua

  • 1988: Azpeitia-Annapurna II
  • 1987: Mateo txistu

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Agustín Arenas Eizagirre. .
  2. Euskadiko Filmategia. Arenas Eizagirre, Agustín. .[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21953131
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 365
  • Wd Datuak: Q21953131