1894ko Kontxako Bandera

1894ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 4
Hasiera 1894ko irailaren 8a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Donostia
Txapeldunordea Euskal Herria Donostia
← 1892
1895 →

1894ko Kontxako Bandera (Banderaren 10. edizioa), irailaren 8an jokatu zen, eta Donostiak bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Donostiak jarraian irabazten zuen 7. bandera izan zen, eta horixe da jarraian irabazitako banderen errekorra.

Kontakizuna

Nagusitasuna hainbestekoa izanik, urte horretan Baionatik Zierbenara arteko itsas herri guztiei gonbidapena bidali arren, deialdiak ez zuen urte horretan arrakastarik izan. Hori dela eta, hurrengo urtean donostiarrei ez zitzaien parte hartzen utzi.

Harridura sortu zuen Kirikoren ontziak ziabogak emateko plazaratu zuen modu berritzaileak. Ziaboga emateko modu modernoaren asmatzailea izan zen. Gerora oso famatua egingo zen Bilboko Abrako 1919ko estropadan era horretan eman zuen «Kirikoren ziabogak», baina harridura sortu zuen jadanik 1894ko Kontxako Bandera hartan (ez da ahaztu behar urte horretan oraindik badia barruan ematen zirela ziabogak, ibilbide "zirkular" batean). Hona hemen garaiko kronista batek dioena:

« Para que al dar la vuelta á las balizas fuera ésta más rápida, el proel de la trainera Amigos colocaba siempre que llegaba á las mismas un remo-timón en la proa, haciendo de esta manera virar á la embarcación con una facilidad asombrosa. Esta maniobra, que es lícita en las lides náuticas, llamó mucho la atención de la gente de mar.”[1][2] »


Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Amigos
Donostiarra
Lezo
Nuestra Sra de La Paz
Kiriko
Franzisko Silva
Iturriza
Jose Arizmendi

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea Denbora
1 Donostia 14:38
2 Donostia 14:44
3 Donostia 15:24
4 Donostia 15:32

Tripulazio irabazlea

  • Donostia
    • Patroia: Kiriko
    • Arraunlariak: Antonio Ikazategi, Isidro Ibarzabal, Migel Izarza, Martin Andonegi, Tiburzio Txopeitia, Kasimiro Ikazategi, Jose Galbarain, Feliz Lizarazu, Jazinto Olaizola, Justo Egia, Lukas Lekuona, Benigno Altamira, Jose Sanchez


Donostia Kontxako Banderak Donostia

187918801881188318871889189018911892 • 1894 • 1895189618971898189919001901190319061909191019111915191619171918191919201921192219231924192519261927192819291930193119321933193419351939194019411942194319441945194619471948194919501951195219531954195519561957195819591960196119621963196419651966196719681969197019711972197319741975197619771978197919801981198219831984 198519861987198819891990199119921993199419951996199719981999200020012002200320042005200620072008200920102011201220132014201520162017201820192020202120222023

Bibliografia

AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Erreferentziak

  1. La Voz de Guipúzcoa 1894-09-08.
  2. Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 5 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16515717
  • Wd Datuak: Q16515717